top of page

Kontainerren Prozesua

1- Bilketa

Behin produktuak kontsumitu direnean, ontziak utzi egiten dio sortu zen funtzioa betetzeari, eta hondakin bihurtzen da. Prozesua etxeetan hasten da, horrenbestez, norberaren esku dago birziklatzearen ibilbidea hastea posiblea izatea. Etxeetan zakarretara botatzen diren ontzien materialen arabera sailkatzen dira, hain zuzen ere, aurretik aipatu diren (Gaur eguneko birziklatze sistema) koloredun kontainer ezberdinetan. Bizilekuetan bakoitzak kantitate txikietan banantzen ditu ondoren kalean kokatzen diren kontainer-ontzietan lagatzeko. 

Edukiontzi hauek urte osoko egun eta ordu oro daude eskuragarri eta zerbitzuan. Espainian 383.974 kontainer hori eta 217.170 urdin daude. Hau herriko eta autonomiako adminitrazioak kudeatzen du. 

 

2- Hautaketa

Ondoren, udalak arduratzen dira zaborra kontainer-ontzietatik hautaketa fabriketara eramateaz. Bertan materialak banantzen eta sailkatzen dira zeintzuk berrerabili ahalko diren zehazteko. Alabaina, kasu guztietan prozedura ez da berdina, hau da, kontainer bakoitzarekin ez da berdina egiten. 

Paper eta kartoizko ontziak zuzenean doaz berreskuratzaile eta birziklatzaileetara. Horietan, kalitateen araberako sailkapena egin ondoren aukerakizun atala dago bukatuta kontainer urdinaren partetik. 

Horien kasuan, pastikoena, prozesua apur bat luzeagoa da. Lehenengo eta behin plastiko mota ezberdinak ontzi-multzoetan aldebanatu behar dira, plastikozko ontziak, brikak eta metalezko ontziak (latak gehienetan) bananduz zehatz-mehatz. Bakoitzari dagokion birziklatzaileei bidali aurretik, ontziak hautatzeko instalazioetan banatzen dira.

 

3- Birzikleta

Azkenik, berrerabiliko diren aukeratutako ontziak berreskuratzen dira gero berreskuratzaile eta birziklatzaileetara garraiatzeko. Hemendik aurrera prest dago material bakoitza beste produktu berrietan aplikatu ahal izateko. Hauek dira erabilera ezberdinen adibide batzuk:

  • 8 zereal kutxa = Liburu bat

  • 6 brik = Zapata kutxa bat

  • 40 botila PET (plastiko mota) = Jantzi polar bat

  • 80 freskagarrk lata = bizikletaren hagun bat

Honekin, ontziaren zikloa ixten da, ingurumenaren zaintza sustatuz eta zabortegietan  inolako erabilgarritasunik gabe buka dezaten saihestuz. Horrela inpaktu ekologiko negatiboak murrizten dira, era berean zakarrra botatako produktuei bizitza berri bat emanez.

bottom of page