top of page
Botatzen den janaria
Nekazaritza Ministerioaren datuen arabera, Espainian 1.326 milioi kilo elikagai botatzen dira urtero etxeetako zaborretara. 25,5 milioi kilo janari alferrik galduta astean. Ez al du itxura txarra? Bada, hori arazoaren zati bat baino ez da: guztira, eta elikadura katearen bidetik geratzen den guztia batuz, 7,7 milioi tona elikagai alferrik galtzen dira urtero.
Mundu honetako benetako drama da 795 milioi pertsonak gosea pasatzen dutela urtero 4000 milioi tona elikagai ekoizten direnean, garen 7.400 milioi urdailentzat. Zer gertatzen da orduan? Non egiten du huts sistemak? Izan ere, 1.200 eta 2.000 tona artean bidean galtzen dira.
bottom of page